Cofradía del Señor Sant Roque-k egindako OROIMEN KOLEKTIBOAREN BERRESKURATZE proiektuaren garapenean, iniziatiba honen jarraitasunaren kezka etengabea eman da. Gogoeta sakon baten ondoren, eta kultura, historia, soziologia eta ekonomia arloetako zenbait pertsona ospetsuri kontsultak egin ondoren, egokiena Fundazio baten sorrera dela kontsideratu da; honek sortutako liburutegia, agiritegiak eta dokumentazio-zentroa osatu eta baliatu ahal izango du.
Argudio hauetan, eta elkarrizketa eta inkesten bidez lortutako informazioetan oinarrituz, Fundazio berriaren helburuak eta antolaketa mugatu egin dira. Hau 2007ko apirilaren 3an eratu zen FUNDACIÓN AMALUR FUNDAZIOA izenarekin, bertako taldeen garapena eta aurrerapena bultzatzeko, bizitza soziala, ekonomikoa eta kulturalaren arlo guztietan.
Bere aurkezpen ofiziala 2007ko azaroaren 12an egin zen.